Kalera Kalera dinamikak antolatuta, Iheslarien eta Deportatuen Eguna egingo dute bihar Tolosan (Gipuzkoa). Estreinako aldiz antolatuko dute egun hori Hego Euskal Herriko herri batean; horrekin, Josean Lasa eta Joxi Zabala errefuxiatu tolosarrak bahitu zituztenetik 35 urte beteko direla ekarri nahi dute gogora. Goiz-goizetik hitzaldiak, informazio guneak, kalejira eta bestelakoak egongo dira, eta 12:30ean egingo dute ekitaldi politikoa, Alondegiko Plazan.
Bittor Urtiagaren ustez, garrantzitsua da horrelako ekitaldietan parte hartzea, «eta ez soilki iheslari eta deportatuen eskubideak aldarrikatzeko; haientzat, bihotz altxagarri izaten da horrelakoetan jendeak parte hartzen duela jakitea».
Iheslarien Eguna egingo dute bihar Tolosan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu