'Iheslariek' Nafarroan botoa eman dezatela nahi du foru gobernuak

«Erreparaziorako, justiziarako eta normalizazio demokratikorako neurritzat» dauka

Erredakzioa
Iruñea
2012ko irailaren 14a
00:00
Entzun
«ETAren indarkeriaren ondorioz Nafarroatik ihes egin edo deserriratu zirenek» Nafarroan botoa emateko Hauteskunde Legean behar diren aldaketak egitearen alde dago foru gobernua, atzo Javier Morras Barne kontseilariak adierazi zuenez. Bilduk Legebiltzarrean gaiaren inguruan eginiko galderari erantzunez azaldu zuen Morrasek bere gobernuaren jarrera. Neurri horren alde dagoela esan zuen, «ETAren biktimekiko erreparaziorako, justiziarako eta normalizazio demokratikorako neurria litzatekeelako». Dena den, onartu zuen Nafarroako erakundeek ez dutela eskumenik proposamen hori aurrera ateratzeko, Madrilek baizik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.