Euskal Herriaren estatus politikoari buruzko herri galdeketek ez dute etenik, eta igande honetan egingo da hurrengoa: Igeldon (Donostia), bertako Gure Esku Dago dinamikak antolatuta. Galdeketa prozesua martxan jartzeko igeldoarren 203 sinadura jaso zituzten —hautesleen 22,6%—, eta, horrela, Gure Esku Dago-k galdeketen protokoloan ezartzen duena bete zuten.
"Igeldoar gisa, nahi al duzu Euskal Estatu burujabe bateko herritarra izan?" izango da galdera. Goizeko bederatzietatik arratseko zortziak arte eman ahal izango da botoa, Igeldoko plazan.
Orain arte 203 udalderritan izan dira galdeketak. 190.000 lagunek bozkatu dute eta partea hartzea %23koa izan da.