Igeldo inguruan desagertutako bainulariaren bila dabiltza oraindik ere

Erreskate zerbitzuak larunbat arratsaldetik dabiltza Tximistarrin galdu zen gizonaren bila. Uretara sartu, eta ez zen atera.

Tximistarri kala, Igeldon (Donostia). IRUTXULOKO HITZA
Tximistarri kala, Igeldon (Donostia). IRUTXULOKO HITZA
Paulo Ostolaza.
2024ko abuztuaren 5a
09:25
Entzun

Gizon gazte bat larunbat arratsaldean sartu zen uretara Igeldoko (Donostia) Tximistarri kalan, eta desagertuta dago ordutik. Ertzaintzak, Guardia Zibilak eta Gurutze Gorriak 24 ordu baino gehiago daramatzate haren bila, baina oraingoz ez dute aurkitu. Lekuko batzuek eman zioten abisua Poliziari, eta ordutik dabiltza lanean erreskate zerbitzuak helikopteroarekin, itsasontziekin eta urpekariekin, besteak beste. Larunbatean bertan hasi ziren, atzo ere 18:00ak arte jardun ziren lanean, eta gaur berrekingo diete bilaketa lanei.

Ertzaintzak jakinarazi duenez, inork ez du Donostian desagertutako gizon baten inguruko salaketarik jarri. Dena den, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak aitortu du badutela desagertuaren identitatearen inguruko susmoren bat. 

Tximistarrik ez du sarbide erraza, 200 metro inguru ditu, eta arrokaz osatua dago. Dena den, ohikoa da han arrantzaleak, bainulariak eta urpekariak ibiltzea, eta ez da asteburu honetakoaren antzeko ezbehar bat gertatzen den lehen aldia. Ekainaren 16an, gizon baten gorpua erreskatatu zuten hantxe, kostatik 400 metrora.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.