Idoia Mendiak iragarri du legealdi amaieran Eusko Legebiltzarra utziko duela

Legealdia amaituta, alderdi sozialistaren esanetara geratuko dela esan du: «Alderdiak erabakitzen duen lekuan egongo naiz»

IDOIA MENDIA
Idoia Mendia, Eusko Legebiltzarrean. ENDIKA PORTILLO / FOKU
2024ko urtarrilaren 12a
16:19
Entzun

Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako lehendakariorde eta Lan eta Enplegu Saileko buruak iragarri du Eusko Legebiltzarra utziko duela legealdi amaieran: «belaunaldi berri bati tokia egin behar zaio». Radio Euskadiko Boulevard saioan egin dioten elkarrizketan esan duenez, alderdiaren aginduetara egongo da legealdia amaitzean. «Alderdiak erabakitzen duen lekuan egongo naiz».

Mendia 2002an sartu zen Eusko Legebiltzarrera, alderdi sozialistaren zerrendan eserlekua lortuta Bizkaitik. 2009an Justizia sailburu izan zen Eusko Jaurlaritzan. Eta era berean, 2014an, PSE-EEren idazkari nagusi kargua hartu zuen, Patxi Lopezen ordez. 2021 arte izan zen idazkari nagusi, kargua uzten zuela iragarri zuen arte. Eneko Anduezak hartu zuen orduan alderdiko lema.

2020ko legealdian berriz ere kargua hartu zuen Eusko Jaurlaritzan, lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburu gisa. Mendiarekin batera, Jaurlaritzako beste hainbat sailburuk ere iragarria dute azken legealdia izango dutela; Josu Erkorekak eta Pedro Azpiazuk, kasurako.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.