Idoia Martinez eta Urko Labeaga euskal presoak baldintzapean aske geratu dira, Etxerat-ek jakinarazi duenez. Hirugarren graduan zeuden bi euskal presoak, Zaballan (Araba) eta Martutenen (Donostia), hurrenez hurren. Hemendik aitzinera ez dute jada kartzelara itzuli beharko.
Idoia Martinezek 23 urte eta erdi egin ditu espetxean, eta Urko Labeagak, bertze 23 urte. 2018an eta 2017an bete zituzten zigorraren hiru laurdenak.