EUSKAL PRESOAK

Ibon Iparragirre presoa ospitalera eraman dute

Pneumonia zantzuak aurkitu dizkiote.

Ibon Iparragirreren aldeko manifestazio bat Ondarroan. MARISOL RAMIREZ / ARGAZKI PRESS
2017ko maiatzaren 30a
07:35
Entzun

Senideek jakinarazi dutenez, hiru egun eztul gogorrarekin egon da presoa; plakak ateratzeko eskatu du Iparragirrek berak, eta pneumonia zantzuak aurkitu dizkiote. Hori dela eta, Alcala Meco espetxetik Madrilgo Principe de Asturias ospitalera eraman dute, “urjentziaz”, eta Gragorio Marañonen ospitaleratu dute gero. 2011n ere pneumonia izan zuen Iparragirrek.

Senideek azaldu dutenez, duela bi aste egin zizkioten odol analisien emaitzen zain jarraitzen du oraindik Iparragirrek. Halaber, gogorarazi dute azken odol analisiak 2016ko abendukoak direla, eta emaitza oso kezkagarriak ikusten zirela bertan. “Oraingo analisien emaitzak ez dira abendukoak baino hobeak izango”, esan dute senideek.

Iparragirrek ihesa dauka, 3C estadioan (gaixotasun estadio aurreratua). Oso larria da haren egoera, sendaezina.

Duela bi aste, Ibon Iparragirreren egoera kartzelarekin bateragarria ez dela zioen txostena aurkeztu zuten zenbait medikuk.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.