Irudia. Bilbo
«Ibilian», salbuespen legedia bertan behera uzteko
Euskal presoen urruntze politika bertan behera uztea eta graduen progresioa normaltasunez ezartzea; eskaera horiek berretsi zituen Sarek atzo Bilbon, Ibilian-ibilian, etxerako bidean lelopean. Aste Nagusian egin ohi duten manifestazioa egin dute aurten ere, jairik ez dagoen arren. Bi mila pertsona inguru batu ziren, eta hainbat konpartsak bat egin zuten protestarekin, baita kulturaren arloko zenbait norbanakok ere. «Salbuespenezko legedia bertan behera geratu ezean, ez da legedia arrunta ezarriko», salatu du Bego Atxa Sareko bozeramaileak. Protestarekin bat egin duten konpartsen izenean hartu du hitza Paulo Guridik: «Urtero lez, hemen egon ezin dutenen eskubideak ekarri nahi ditugu erdigunera».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu