Zugarramurditik Elizondora (Nafarroa) eginen duten gazte martxak badu soinu banda: Poesia bat. Ernai gazte antolakundeak gaur zabaldu ditu Ibil Bedi taldeak eta Lil Buruleunek egindako abestia eta haren bideoklipa. Hitzak Amets Aranguren Ibil Bedi taldeko musikariarenak dira.
Izan bedi hau
— Ernai (@ernaigazte) March 30, 2022
Herriarendako poesia bat.
Ibil Bedi & Lil Buruleun#ZUTIK
Bideoklipa ð;Â;ŸÂ“² https://t.co/bJNoyrAP5Lpic.twitter.com/uVtxLr68gC
BostEHun eta zutik! lelopean eginen dute aurtengo gazte martxa, eta ez da kasualitatea Baztanen kokatu izana: «Amaiurko gazteluaren setioaren bostehungarren urteurrenari keinua eginez, zutik dagoen herria eta zutik dagoen gazteria badela aldarrikatuko dugu», adierazi zuen Ernaik martxaren aurkezpenean, joan den urtarrilean. Abestiaren hitzek ere egiten diote Amaiurko gazteluari eta martxaren leloari erreferentzia: «Aurrerantza goazela/ atzera begiraturik/ betiko argia sartzen da/ gaztelu beltzean zutik».