Ibarrola eta Toquero hautagaitza bateratu bat negoziatzen ari dira UPNren barruan

Javier Esparza ordezkatzeko eta egungo zuzendaritza aldatzeko, UPNk Kongresua egingo du apirilaren 28an.

(ID_13449203) NAV NAVIDAD OLENTZERO
Cristina Ibarrola, iragan abenduaren 24an. IÑAKI PORTO / FOKU
joxerra senar
2024ko martxoaren 12a
09:08
Entzun

Javier Esparza ordezkatzeko kiniela guztietan Cristina Ibarrola Iruñeko alkate ohiaren eta Alejandro Toquero Tuterako alkatearen izenak agertzen dira. Diariode Navarra egunkariak kaleratu du biak hautagaitza bateratu bat negoziatzen ari direla. Dena den, oraindik ez dago akordiorik bien artean.

Oraindik hilabete geratzen da hautagaiak aurkezteko epea has dadin. Apirilaren 10etik 12ra bitartean egongo da irekirik. Ibarrolak baieztatu egin du presidentegai izango dela, baina Toquerok oraindik ez du pauso hori eman. 

Toquero eta Ibarrola dira gaur egun alderdiaren bi aurpegirik ezagunenak, eta bien arteko balizko lehia batek hautsak harrotu ditzake testuinguru zail batean. Dena den, ez dago argi Toquero prest denik horretarako, haren ingurukoek zabaldu baitute ez duela asmorik alderdiko presidente izateko. Hala, negoziazio horietan, Ibarrolak alderdiko presidenteorde izatea eskaini dio, eta alderdiko zuzendaritzan toki bat izatea eskaini die Erriberako hainbat kideri.

Alternatiba antolatzen ari da

Dena den, urak nahasita daude alderdian, eta bestelako mugimenduak daude. Egunkari horrek zabaldutakoaren arabera, Lizarraldeko, Zangozaldeko eta erdialdeko militanteak mobilizatzen ari dira, beste hautagaitza bat aurkezteko, Ibarrolari aurre egiteko asmoz.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.