Ibarretxe-Mas hitzaldia areto handira aldatu dute

2017ko otsailaren 16a
00:00
Entzun
Hilaren 22an egingo dute hitzaldia Artur Mas Kataluniako Gobernuko presidente ohiak eta Juan Jose Ibarretxe Eusko Jaurlaritzako lehendakariak, Gure Esku Dago-k eta Agirre Lehendakaria Center fundazioak antolatua. Donostiako Kursaalen izango da, 19:00etan, eta Samara Velte BERRIAko kazetariak gidatuko du, Erabakitzeko eskubidea: Kataluniako prozesua izenburupean.

Gure Esku Dago-k jakinarazi duenez, hasieran hartutako 624 lagunentzako aretoa «txiki» geratu da. Aurreikuspen guztiak gaindituta, astebetean, 1.200 lagunek baino gehiagok eman dute izena. «Herritarren artean sortutako jakin-mina kontuan hartuz eta inor kanpoan geldi ez dadin», 1.806 pertsonako edukiera duen auditorioan egingo dute hitzaldia.

Ekitaldira joateko, beharrezkoa izango da izena ematea 94 601 79 86 telefonora deituz edo idatziz, [email protected] bidez jakinaraziz edota agirrecenter.eus webgunean formularioa betez.

Hitzaldiaren hurrengo egunean, EAJren EBBko buru Andoni Ortuzar bilduko da Masekin, Sabin Etxean. EAJko eta PDCko iturriek esan dutenez, duela aste batzuk itxi zuten hitzordua, eta bi alderdien arteko «harreman onen adierazle» da bilkura.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.