Ibarren defentsak eskatu du bertan behera uzteko kartzela kondena
WEST PALM BEACH. Pablo Ibarren defentsak adierazi du ez dagoela «froga sendorik» Ibarrek bizi guztiko kartzela izateko, eta eskatu du kondena hori bertan behera utz dezatela. Floridako tribunal bati egin dio eskaera Joe Nascimento letraduak. Haren arabera, ustez Ibar hilketarekin lotzen duen DNA frogan zaintza katea hautsi zen. Eta, gainera, akusazioaren lekuko nagusiarengan Poliziak «eragin» zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu