Politika

Iban Apaolazak gose greba utzi du

Pasa den ostiralean hasitako gose greba bertan behera utzi du Iban Apaolazak, azken egun hauetan tentsioak gora egin diolako. Euskal presoa edozein unetan kanpora dezakete Quebecetik.

2008ko urriaren 10a
17:33
Entzun
2007ko ekainaren 20tik preso dago beasaindarra Riviere des Prairies Montrealeko espetxean (Quebec). Espainiara estraditatzeko aginduaren aurrean Apaolazak helegitea jarri zuen Kanadako Justizia Epaitegian, baina Amnistiaren Aldeko Mugimenduak (AAM) adierazi duenez, Administrazio kanadiarrak atzera bota du erabakiaren aurkako azken helegitea.

Kanporatua izan ostean Espainiako Poliziaren esku geratu eta torturatua izateko arriskua zuela iritzita hasi zuen gose greba Apaolazak pasa den ostiralean.

Prozesuan zehar bere abokatuak etengabe salatu zituen irregulartasunak eta, ondorioz, kanporaketa erabakitzeko bista bitan atzeratu zen. Azkenik, martxoaren amaieran egin zen eta maiatzean kanporaketa onartu zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.