Euskal presoak

Ibai Aginaga euskal presoa gose greban hasi da

Tinko taldeak azaldu duenez, ostiralera arte egongo da gose greban.

Basauriko kartzela, artxboko irudian. MARISOL RAMIREZ / FOKU
2021eko urriaren 13a
17:50
Entzun

Ibai Aginaga Berangoko (Bizkaia) euskal presoa gose greban hasi zen atzo, Tinko taldeak jakinarazi duenez. Haien arabera, ostiralera arte egongo da protestan, konfinamenduak eta horietan ezartzen dizkieten baldintzak salatzeko.

Egun, Basauriko espetxean (Bizkaia) dago Aginaga. Taldeak azaldu duenez, larunbatean aurrez aurreko bisita eduki zuen, eta, ondoren, beste bi presorekin batera konfinatu zuten ziega batean, «COVID-19aren aitzakiapean». Bertan bizi duen egoera salatu du Tinkok: «Konfinatzeko erabiltzen dituzten ziegetan ez dago berogailurik, eta, gainera, alde horretan eguzkiak ez du jotzen; ondorioz, hotza pasatzen ari dira. Patiora hamabost minutuz baino ez dituzte ateratzen, eta gainontzekoa ziegan itxita pasatzen ari dira». Taldeak «elkartasuna» adierazi die Aginagari eta haren familiari.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.