Hurrengo Euskaraldia antolatzeko lehen bilerak egiten hasi dira

Datorren urteko maiatzaren 15etik 25era egingo dute laugarren Euskaraldia, eta herriek gaurtik aurrera dute aukera izena emateko, ariketa herriz herri antolatzen hasteko.

'Euskaraldia ON' topaketetako kideak, gaur, Eibarren. BERRIA
'Euskaraldia ON' topaketetako kideak, gaur, Eibarren. BERRIA
Mikel Elkoroberezibar Beloki.
2024ko irailaren 26a
19:40
Entzun

Datorren urteko maiatzaren 15etik 25era egingo dute hurrengo Euskaraldia, eta hasi dira hura antolatzeko lehen bilerak egiten. Euskaraldia ON! topaketak egin dituzte gaur Eibarren (Gipuzkoa), eta boluntarioak, euskara elkarteetako kideak, herritarrak eta teknikariak bildu dira, herrietan aktibazioa eragiteko gako berriak jasotzeko. Euskara aktibatzaileen gida liburua aurkeztu dute —Euskaraldia antolatzeko eta herritarrak saretzeko gakoak ematen ditu—, eta jakinarazi dute herriek gaurtik aurrera dutela aukera Euskaraldian izena emateko, ariketa herriz herri antolatzen hasteko.

Funtsean, herritarren aktibaziorako molde eta modu berrien proposamenak landu dituzte gaur egindako lehen bileretan, eta topaketa horiek izan dira Euskaraldiaren laugarren aldiaren lehen mugarria. Euskaltzaleen Topaguneko lehendakari Irati Iciarrek nabarmendu du Euskaraldia jendea aktibatzeko eta saretzeko «tresna ezin hobea» izan daitekeela: «Ahalik eta komunitate zabalena jarri nahi dugu dantzan, euskararen alde».

Aktibazioa herrietan hasten da, eta horregatik dago aukera gaurtik Euskaraldian izena emateko. www.euskaraldia.eus webgunearen bidez egin behar da hori. «Batu eta osatu batzordea, eman izena Euskaraldian!», aldarrikatu dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.