Euskara. Komunikabideak

Hurrengo deialdia azkarrago egingo duela esan du Urgellek

2011ko abenduaren 17a
00:00
Entzun
Hedabideei laguntzeko deialdia orain arte baino azkarrago egingo du Eusko Jaurlaritzak, abendu amaiera baino aurretik eman ahal izateko diru laguntzak. Blanca Urgell Kultura sailburuak agerraldia egin zuen atzo Eusko Legebiltzarrean, Aralarrek eskatuta, hedabideei laguntzeko deialdiari buruz. Urgellek berri eman zuen datorren urterako deialdia datorren astean bertan onartuko duela gobernu kontseiluak. «Badakigu zein premia eta zein estutasun pasatzen ari diren, eta datorren urteko deialdia dezente aurreratzeko modua izango dugu». Urgellek nabarmendu zuen «euskararekiko konpromisoa» agerian utzi duela Jaurlaritzak. Aurrez, Aralarreko legebiltzarkide Mikel Basabek kontu hartua zion, datorren urteko aurrekontuetan 400.000 euro gutxiago ageri direlako publikoak ez diren euskarazko hedabideei laguntzeko. Urgellek erantzun zion bost milioi euro bideratuko dituela Jaurlaritzak laguntzetara. Hala esan zion Basaberi: «Erraza daukazu: iragarki batek esaten zuen bezala, zoaz, konpara ezazu, eta hoberik aurkitzen baldin baduzu, eros ezazu».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.