Humboldt ikerketa saria jaso du Felix Goñi biofisikariak
DONOSTIA. EHUko biofisikari Felix Goñik Humboldt ikerketa saria jaso du. Alexander von Humboldt fundazioak ematen du saria, eta ikerketa lanetan murgildurik ari diren zientzialarien lana hauspotzea du helburu. Goñik «ikerkuntzan eta irakaskuntzan egindako lorpenak» aitortu nahi izan dituzte. 60.000 euro jasoko ditu, eta Alemanian ikerketa proiektu berriak zuzentzeko aukera ere emango dio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu