DONOSTIA. Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Departamentuak aplikazio bat ipini nahi du herritar guztien eskura, horren bidez hondartzak zenbateraino beteta dauden jakiteko, datuak une oro eguneratuta. «Baliabide guztiak jarriko ditugu herritarren eskura, Gipuzkoako hondartzak erantzukizunez erabili ahal izateko», azaldu du Ingurumen diputatu Jose Ignacio Asensiok. Biometria bidez aforoa kontrolatzeko tresna bat izango da, eta semaforo sistema baten bidez aurkeztuko ditu datuak. Aurrez kostaldeko hondartza guztietako aforoaren neurketa bat egingo dute. Aplikazioa aurki aurkezteko asmoa dutela adierazi dute.
Era berean, aldundiak sentsibilizazio eta informazio kanpaina bateratua egingo du ekainean eta uztailean; hareatzak arduraz erabiltzeko arauen eta arretazko neurrien berri emango die herritarrei; besteak beste, gogoraraziko die garrantzitsua dela egonaldiak bi ordura mugatzea, distantziak gordetzea eta garbitasun neurriak zorroztea. Komunikazio hori udalen laguntzarekin egingo dute.
Koronabirusa
Hondartzen betetze maila, unean-unean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu