Irudia. Bilbo
HONDARTZA, INDARKERIAREN KONTRA
Abuztuaren 30ean Espainiako armadak maniobra batzuk egiteko Muskizko Arena hondartza (Bizkaia) «hartu» zuela salatzeko, igandean Bilboko Gobernu Militarra hondartza bihurtu zuen Kakitzat koordinakunde antimilitaristak, indarkeriarik gabeko nazioarteko eguna zela eta. Hala, gastu militarrera bideratutako aurrekontua urtero igotzea gaitzetsi zuten: Espainiako Gobernuarena 18.000 milioi eurokoa da, eta horietatik 1.500 Araba, Bizkai eta Gipuzkoatik jasotzen ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu