Hondarribiko Udalaren gutuna Guztion Alardeari: urrats nabarmenik ez

arantxa iraola
2022ko abenduaren 31
00:00
Entzun
Guztion Alardea taldeko 64 andrek uztailaren hasieran egin zioten eskabidea Hondarribiko alkateari (Gipuzkoa), desfilean parte hartu nahi dutela esanez. Orain jaso dute erantzuna, eta ez du berritasunik: «Egungo egoerari aurre egiteko bideak sustatzen ari omen direla dio, gure eskaera elkarrizketa prozesu horren barnean sartuko dutela argudiaturik», azaldu du taldeak, ohar batean.

Guztion Alardeak kezka agertu du, halaber, desfile baztertzailea antolatzen duen Alarde Fundazioak bilera egin duelako hurrengo udal bozetan jeltzaleek aurkeztuko duten alkategaiarekin, Gonzalo Carrionekin. Bilera hartan, Alarde Fundazioak desfilea antolatzeko duen «eskubidea aitortu» zuen Carrionek. Are: alarde baztertzailearen antolatzaileen arabera, alkategaiaren asmoa da «jaiegun horiek sentitzeko eta bizitzeko modu desberdinen arteko ulermena» bilatzea. Guztion Alardeak irmo kritikatu ditu hitz horiek: «Sinestezina iruditzen zaigu alkategai batek zilegitasuna ematea emakumeen parte hartzea debekatzen duten herritar batzuen esku uzteari hondarribiar guztion alardea».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.