Hondarribiko Udal Gobernuan sartu da EH Bildu

Koalizio subiranistak eta Abotsanitz herri plataformak akordioa itxi dute.

2023ko abenduaren 19a
17:50
Entzun

Hondarribiko (Gipuzkoa) Abotsanitz eta EH Bildu udal taldeek akordioa itxi dute koalizio subiranista udal gobernura batzeko. Jakinarazi dutenez, Garoa Lekuona EH Bilduko eleduna izango da gobernukide berria, bigarren alkateordearen kargua eta Euskara, Ingurumen eta Energia sailen ardura hartuta.

Estitxu Urtizberea idazkari nagusiak adierazi du Abotsanitz herri plataformak legealdi hasieratik egin zuela udal gobernuan talde gehiago sartzearen alde, eta proposamen bana egin zietela EH Bilduri eta PSE-EEri hori gauzatzeko. Sozialistek, baina, uko egin zioten udal gobernura batzeari.

Lekuonaren esanetan, berriz, akordioak balio du Hondarribiko Udalean izandako «aldaketa historikoari» jarraipena emateko. Izan ere, maiatzeko bozetan, Abotsanitzek zazpi zinegotzi eskuratu zituen, EAJk baino bat gehiago. PSE-EEk eta EH Bilduk, berriz, bina eserleku. Hala, ekainaren 17ko udal bilkuran Abotsanitzeko zerrendaburu Igor Enparan izendatu zuten alkate, herri plataformako eta EH Bilduko kideen aldeko botoekin. 1995. urteaz geroztik, EAJkoak izan dira aurtengo ekainera bitarteko alkate guztiak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.