2011. urtean joan zen Mexikora goi ikasketak egitera, eta ordutik bizi zen han.
Koalizioak doluminak eman diozkio familiari: “Berri txar bat hartu berri dugu: Mikel Garmendia EH Bilduko zinegotziaren semea auto istripuz hil da Mexikon. Gure doluminik sentikorrenak Mikel, Mari Karmen eta familia osoarentzat”.
Alkatea gaztearen gurasoekin elkartu da doluminak eman eta, behar izanez gero, udalaren laguntza eskaintzeko. Udalak ohar hau kaleratu du: “Gaur bertan ezagutu dugun Jon Mikel Garmendia zinegotziaren semearen heriotza dela eta, une zail hauetan bere familia osoari doluminak adierazi nahi dizkiogu Udalaren izenean. Goian bego”.