Hondarribiko EH Bildu: «Urratsez urrats berdintasunerantz»

Irailaren 8a gerturatzen ari den honetan Hondarribiko EH Bilduk aurten alardean izango duen jarrera argitu nahi izan du ohar baten bidez.

(ID_17255297263045) Hondarribiko EH Bilduko kideak.
Hondarribiko EH Bilduko kideak. BIDASOKO HITZA
Ane Mendizabal Sarriegi (Bidasoko Hitza)
2024ko irailaren 5a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Abotsanitzek alkatetza eskuratu zuenetik bigarren jaiak izango dira aurtengoak, eta lehenengoak EH Bildu gobernukide denetik. Iaz lehenengo keinuak egin zituzten (udalak lehen aldiz egin zion harrera ofiziala Jaizkibel konpainiari), eta aurten, «udalak irailak 8ko eguna antolatzeko duen legitimitatea ikustarazteko» pauso berriak eman ditu: lehen aldiz konpainia gisa aitortu eta alardeari dagozkion espazioak hartzea ahalbidetu dio Jaizkibeli. «Atzera bueltarik gabeko pausoak alarde publiko, parekide eta bakarrerantz. Urratsez urrats berdintasunerantz».

Zentzu horretan, bilkideek jakinarazi dutenez, irailaren 8an «normalizaziorako eta berdintasunerako bidean ematen ari diren aldaketak» babesteko, udal taldeko zinegotziek elizako eskaileretan egingo diote harrera ofiziala Jaizkibel konpainiari, iaz egin bezala. Ez ordea HAOSek antolatutako alarde pribatuari. Hori egitea «matxismoa zuritzea» litzatekeelako.

Albiste osoa irakurgai Bidasoko Hitza-n.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.