Berezia izan da gaur Hondarribiko Jaizkibel konpainia parekidearen desfilea. Alarde eguna da gaur, eta, beste behin, ehunka emakume soldaduz jantzita atera dira, azken ia hiru hamarkadetan egin bezala. Baina keinuak espero ziren, eta izan dira. Gernikako Arbola plazatik irten da Jaizkibel. Aspaldi eskatua zuten hori, eta gaur lortu dute. Horrez gain, lehen aldiz Hondarribiko alkateak harrera egin die, eta eliz atarian, gainera, alardeari ofizialki egin ohi zaion tokian.
Abiatu da @Jaizkibel1997@berriapic.twitter.com/snnbY6vVcY
— Arantxa Iraola (@ArantxaIraolaAl) September 8, 2023
Jaizkibel konpainia parekidea eliza atariaren aurrean dago, eta txalo egin diete udal gobernuak eta bestelako agintariek. Horietako askok alarde baztertzaileari ere harrera egingo diote, bide batez@berriapic.twitter.com/4H8Yv058HY
— Mikel Elkoroberezibar Beloki (@melkoroberezib) September 8, 2023
Maiatzeko hauteskundeez geroztik, Igor Enparan (Abotsanitz) da alkate Hondarribian. Emakumeen parte hartzearen inguruko gatazka piztu zenetik, EAJk izan du alkatetza, eta inoiz ez du halako urratsik egin hautu parekideari atxikimendua erakusteko. Aurten ere Hondarribiko EAJ ez da egon Jaizkibeli egin dioten harreran. Bai, ordea, Eider Mendoza Gipuzkoako ahaldun nagusia. Aurreko urteetan, modu pertsonalean egiten zien txalo emakume soldaduei, eta, aurten, modu instituzionalean harrera egin die; eliz atarian horrek ere.
Txaloak eta «Emakumeak alardean» oihuak
Alborada 05:00etan hasi da. Ordurako betea zen Hondarribiko Kale Nagusia; atzo jarri zen jendea lekua hartzeko. 08:00etarako prest zen Jaizkibel konpainia kalean gora joateko. Bidean txaloak izan dira nagusi, nahiz eta arbuio keinu bat edo beste izan den. Normal-normal igo dira emakume soldaduak.
Kale Nagusian, arbuio keinuen gainetik, txaloak. @berria@Jaizkibel1997pic.twitter.com/bFkj5qxdSc
— Arantxa Iraola (@ArantxaIraolaAl) September 8, 2023
Herritar ugarik txalo egin diete Jaizkibeleko andre-gizonei. Beste batzuek bizkarra eman diete@berriapic.twitter.com/8ENXZh9SLZ
— Mikel Elkoroberezibar Beloki (@melkoroberezib) September 8, 2023
Eliz atarian zituzten zain Igor Enparan alkatea, Eider Mendoza ahaldun nagusia, Manuel Lezertua arartekoa, Miren Elgarresta Emakundeko zuzendaria eta Jose Antonio Rodriguez Ranz Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen sailburuordea, besteak beste.
Agintariak, tartean Igor Enparan alkatea aginte makilarekin, eliz atarian zain. Mikel Elkoroberezibar Beloki
Han jakinarazi du Manuel Lezertuak azkenean ez diola harrerarik egingo alarde baztertzaileari. Lehen aldiz EAEko arartekoa horiei harrera egitekoa zela jakinarazi zuen atzo, ohar bidez: «Arartekoa Alardean izango da udal agintari gorenaren ekimena babesten duela adierazteko, Hondarribiko herritarrak Alardearen inguruan batzeko apustuan». Gaur goizean Hondarribian, ordea, adierazi du gaizki-ulertu bat izan zela, eta ez da geratu desfile baztertzailea txalotzera. 09:00etan zen abiatzekoa alardea, emakumeak soilik kantinera postuan onartzen dituzten konpainiek osatuta; hari harrera egin diote, ordea, Enparanek, Mendozak eta Ranzek.
Manuel Lezertuak, EAEko arartekoak, adierazi du ez diola harrerarik egingo alarde baztertzaileari. Orain Saindua ermitara joatekoa da Jaizkibelekoekin, eta han egingo ditu adierazpen gehiago@berriapic.twitter.com/pGEE0trXXl
— Mikel Elkoroberezibar Beloki (@melkoroberezib) September 8, 2023
Igor Enparan alkateak, Eider Mendoza ahaldun nagusiak eta Jose Antonio Ranz Giza Eskubideen sailburuordeak harrera egin diote alarde baztertzaileari, txaloka.
— Mikel Elkoroberezibar Beloki (@melkoroberezib) September 8, 2023
Konpainia parekideari bizkar eman dioten herritar asko negarrez daude andreak onartzen ez dituen alardearekin@berriapic.twitter.com/RrmWX0IwL1
Eliza ataritik pasatu, eta Arma Plazarantz joan da Jaizkibel. Aipagarria da bete egin dutela konpainia parekidekoek. Aurten ere ehunka emakume atera dira, eta harro desfilatu dute soldadu jantzita. Kale Nagusian behera itzuli, eta Sainduaren irudiaren aurrera joan dira gero.
Arma Plaza bete du @Jaizkibel1997 ek. @berriapic.twitter.com/A3FtnwHNmw
— Irati Urdalleta (@UrdalletaIrati) September 8, 2023
Arma plazan sartu eta sartu konpainia parekideko kideak. Aurki behera. @berria@Jaizkibel1997pic.twitter.com/cgEgAd1y4b
— Arantxa Iraola (@ArantxaIraolaAl) September 8, 2023
Jaizkibelen bidean pankarta handi bat zabaldu du: Hau ez al da guztion alardea? Eutsi, Jaizkibel jartzen zuen.
Hauxe da gaurkoren laburpena argazki batean: @Jaizkibel1997 erraldoi bat eta jende gehiena txaloka. @berriapic.twitter.com/WMdsbRAo4S
— Irati Urdalleta (@UrdalletaIrati) September 8, 2023