Irailaren 8aren atarian Jaizkibel konpainiak Hondarribia Berdintasunaren Hiria Saria banatu ohi du, gizon eta emakumeen parekidetasunaren alde lanean diharduten pertsona eta erakundeen lana goraipatzeko. 25 urte daramatza konpainiak alarde parekide bat eskatzen, horren aldeko borrokan, traba handiak gainditu behar izan ditu bidean, baina Hondarribia hautu parekideen kontra «plastiko beltzak» erakusten dituen hiria ez ezik, berdintasunaren aldeko motor ere badela erakutsi nahi izaten dute sariarekin. Gaur ilunabarrean eman zuten aurtengoa: Irantzu Varelari.
Feminismoaren alde egiten duen aktibismoarengatik da bereziki ezagun. «Urteotan berdintasunaren alde egin duen lan guztia eskertu eta Jaizkibel konpainiari eskainitako babesa» goraipatzeko eman nahi izan diote saria. Nieves Alzak, Iñigo Lamarcak, Xabier Lapitzek, Garbiñe Biurrunek eta Maddalen Iriartek osatzen dute sariaren epaimahaia. Ilunabarrean izan da saria emateko ekitaldia, Itxas Etxean.
Kate luze bat
Berdintasunaren alde lanean jarraitu behar dela oroitu dute ekitaldian: «Kate bat gara eta katearen begirik ahulenak markatzen du katearen erresistentzia. Jaizkibel konpainiak ez du berdintasun kate hori etengo, ezta saria jaso duten gainerakoek ere». Aurreko urteetan saria jaso dute, besteak beste, andre bertsolariek, Skolae hezkuntza programaren sustatzaileek eta Hendaiako danborradaren antolatzaileek.
Alardea
Hondarribia Berdintasunaren Hiria saria, Irantzu Varelari
Jaizkibel konpainiak urtero banatu ohi du sari hori, berdintasunaren aldeko jarduerak hauspotzeko
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu