'Hondar ahoak'-ek jaso du ikus-entzunezkoen Argia saria

'Argia'-k ez du saria banatzeko ekitaldirik egingo, eta aste honetan egunero emango dute beste sarien berri.

2021eko otsailaren 2a
00:00
Entzun
LASARTE-ORIA. «Inflexio puntu bat euskarazko telesailen historian». Lau ataleko eta 200 minutu inguruko telesaila izan da Hondar ahoak, baina, Argia aldizkariaren ustez, tarte horretan egin du nahikoa meritu urteko ikus-entzunezko aipagarriena izateko. Marian Fernandez ekoizleak eta Koldo Almandoz zuzendariak jaso dute ikus-entzunezkoen saria. Pozik daude emaitzarekin, baina sortzaileentzat duintasuna eskatu dute saria emateko bideoan.

Egileei zaila zaie telesailak izan duen harrera neurtzea. Txintxua Films ekoiztetxeak zinemarekin egin du lan orain arte, eta hor aukera gehiago izan ohi dituzte ikusleekin eta kritikariekin elkartzeko, Fernandezek azaldu duenez. «Orain, sare sozialetan gertatzen dena neurtzen ari gara, eta oraindik denbora behar dut neurtzeko ongi zer izan den Hondar ahoak». Almandozek nahiago du arrakasta egileen arabera neurtu: «Urtebetean egin dugu idazten hasi eta eman arteko bidea, eta uste duttelesail on bat egin dugula».

COVID-19aren garaian, Argia-k moldatu behar izan ditu 2021eko sariak. Aste honetan banatuko dituzte, egunean bat: gaur, kanpaina onenaren saria jakinaraziko dute; bihar, irratiarena; etzi, Internetekoa; eta ostiralean prentsarena. Sarien berri Argia-ren webgunean emango dute, 10:00etan. Bideo bat sareratuko dute, saria emateko argudioak eta sarituen esker mezuak jasota.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.