Hondamendi izendapena nahi dute lau herrik
BAIONA. Asteartean eta asteazkenean euriaren eraginez gertatu uholdeen ondorioak hondamendi natural gisa sailkatuak izan daitezela eskatu diote 48 herrik Pirinio Atlantikoetako Departamenduari. Kasik guztiak Biarnon kokatuak baldin badira ere, Lapurdiko lau herri daude prefetak jakinarazi zerrendan: Kanbo, Bardoze, Larresoro eta Luhuso. Lehen zerrenda horren ondotik, beste 30 herrik ere eskatu diote estatuari hondamendi naturalak jasan dituztela aitortzeko. Ondorioak izan ditu euriteak Ipar Euskal Herrian; besteak beste, 300 etxebizitza argindarrik gabe geratu ziren. Bidaxunen (Nafarroa Beherea), bide bat baino gehiago itxi behar izan zituzten, urak hartuta zeudelako, eta Baionako Rene Cassin lizeoa ere hustu egin zuten, bertara ura sartu zelako. Ospitalepean (Zuberoa), autoan harrapatuta geratu zen bikote bat uretatik atera zuten laborariek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu