BILBO. Joan den ostegunean heldu ziren Espainiako Gobernuko tankeak Bilboko portura, eta gaur aterako dira azkenak Ukrainarako bidean. Baltikoko porturen batera eramango dituzte, ontziz. «Gutxieneko defentsarik ez duen herrialde hori babesteko» erabaki du Espainiak tankeak bidaltzea. Gerrarik Ez plataforma, ordea,armak bidaltzearen aurka agertu da, eta NATOren «politika espantsionistak» eta Errusiaren erasoak kondenatu ditu. «Ukrainako langileekin eta gerraren aurka dauden Errusiako emakume eta gizonekin egiten dugu bat», adierazi dute. Hala, bakea zabaltzeko eskatu dio elkarteak Espainiari.
Horrez gain, eta erabakia guztiz gaitzesten dutela adierazteko, elkarretaratzea egin zuten atzo, Santurtziko Sardinera parkean (Bizkaia).
Hogei tanke bidaliko dituzte Bilboko portutik Ukrainara
Gerrarik Ez plataforma armak bidaltzearen aurka azaldu da, eta NATOren «politika espantsionistak» salatu ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu