HOGEI NEURRIAK

2014ko azaroaren 30a
00:00
Entzun
Hauek dira, hitzez hitz, Jaurlaritzako Bake eta Bizikidetzarako Idazkaritzak atzo Donostian aurkeztuzituen proposamenak.

Legea aldatu gabe

1.Espetxeen eskumena Eusko Jaurlaritzari transferitzea, Gernikako Estatutuaren 10.14 eta 12.1.artikuluetan ezartzen dena betez.

2. Presoak beren bizilekuetatik gertu dauden espetxeetara hurbiltzea. Ez dago horretarako legezko oztoporik (Espetxeen Lege Organiko Orokorraren —ELOO— 12.1 artikulua).

3. Legea (Espetxeen Arautegiko —EA— 104.4 artikulua) aplikatzea gaixorik dauden presoenkasuan.

4. Seme-alabak dituzten presoak elkartzea espetxe berean.Ez dago lege eragozpenik eta gizatasunezko oinarrizko alderdibat da.

5. 70 urtetik gorako pertsonei baldintzapeko askatasuna ematea (ELOOren 196. artikulua).

6. Preso guztiei normaltasunez eta berdintasunez aplikatzea espetxe onurak (EAren 4.1 eta 4.2artikuluak).

7. Lehen legez kanpokoak ziren eta orain normalizatuta dauden jarduera politikoekin lotutako zigorrak dituzten pertsonei legezko neurriak aplikatzea (EAren 100.2 artikulua).

8. Langraiz bideko presoek onartutako konpromisoari erantzun instituzional eta ofiziala ematea (Espainiako Konstituzioaren—EK— 25.2 artikulua).

9. Bizikidetza lantegiak eta Leheneratze topaketak instituzionalizatzea (EKren 25.2 artikulua).

10. Hitzeman programak adierazten dituen gizarteratze politikak bultzatzea erakundeen arteko lankidetzaren bitartez (EKren 25.2 artikulua).

Legea aldatuta

Prozesuaren bermeen esparruan. Prozedura Kriminalaren Legearen hainbat artikulu aldatzeko hiru proposamen aurkeztu dira. Nazioarteko kontalarien eta erakundeen gomendioei erantzuten diete eta hauxe dute helburutzat:

1. Atxilotze inkomunikatua desagertzea.

2. Behin-behineko espetxealdia murriztea.

3. Komunikazioen sekretuari eta bizilekuaren bortxaezintasunariloturiko bermeak ezartzea.

4. Nazioarteko erakundeektorturaren gainean egindako eskaerak aplikatzeko lege tresnak sortzea torturaren ikerketa,prebentzio eta konponketari dagokionez. Neurri horrek nazioarteko erakundeen eskaerei erantzuten die.

Zigorrak betetzeari dagokionez.

5. Berrerortzeko arriskua desagertu ostean, gizarteratzea sustatzeko zigorrak oso-osorik betetzeko neurriei buruzko 7/2003 Lege Organikoa eta Espetxeen Lege Orokorra indargabetzea edo aldatzea proposatzen da.

Bestaldetik, proposatzen da beste herrialde batzuetan betetako zigorren zenbaketa Auzitegi Gorenaren 186/14 epaiak Europako Kontseiluaren 2008/675/JAI Esparru Erabakiaren gainean jasotako interpretazioari jarraiki egitea.

Exekuzio penalaren arloan.

6. Aurreko proposamenarekin bat, ELOOren 72. artikulua aldatzea proposatzen da, oraingoan ere gizarteratzea bultzatzeko.

7. Halaber, hainbat legeren aldaketa normaltasunera itzultzea ere proposatzen da, eta, era horretan, espetxe zaintzako epaileen eskumena Epaitegi Zentraletik lurralde-esparruko Espetxe Zaintzako Epaitegietara igarotzea.

Zuzenbide substantiboari dagokionez. Kode Penalaren 576., 577. eta 578. artikuluei eragiten dieten hiru proposamen egiten dira, normaltasuna berreskuratzeko honako alderdi hauetan:

8. Zigorren proportzionaltasunari dagokionez, giza eskubideetarako Nazio Batuen kontalariak gomendatzen duen moduan.

9. Erakunde terrorista baten barruan jasotzen ez diren indarkeriazko jokabideak delitu arrunten esparruan kokatzea.

10. Adierazpen askatasunerako oinarrizko eskubideak behar dituen babesteko bermeetan interpretazio muga lausoak desagerraraztea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.