HNT-REN TXOSTENA

2015eko urriaren 17a
00:00
Entzun
Aurrerapenak eta lorpenak

ETAren indarkeriaren bukaera atzeraezina da.

Jarduera politiko ez-indarkeriazkoan parte hartzeko aukera dute guztiek.

PP, PSOE, Polizia eta Justiziako kide eta enpresarientzat aurkako mehatxurik ez da.

Iraultza zergarik ez dago.

Jaurlaritza bakeaz eta bizikidetzaz proposamenak egiten ari da, lidergoa erakutsita.

ETAren eta estatu indarkeriaren biktimak bizikidetza indartzeko lanean ari dira.

Egitura instituzionalaz hizketan dira Iparraldeko alderdiak.

Joan den ekainean Parisen Bake Konferentzia egin zen.

Frantziako Gobernua presoen giza eskubideen aldekoelkarteekin harremanetan da, eta dio urruntze politika berrikusteko borondatea duela.

Euskal Herrian bizikidetzaz babes instituzional handia da.

Ezker abertzaleak segitzen du indarkeriari buruz autokritika egiten.

EAEko PPk bakegintzaz proposamen bat egin du.

Eragozpenak

Espainiako Gobernuak ez du hitz egin nahi Aieteko Adierazpeneko edukiez, eta estrategia antiterrorista bera du.

ETAk oraindik ere armak ditu.

Legedi berezia dago.

Espetxe politika ez da aldatu.

Euskal alderdien arteko elkarrizketa blokeatu egin da.

Nazioarteko komunitateak, eta bereziki Europakoak, ez dute aitortzen indarkeriazko gatazkaren bukaeraren garrantzia. Babes desegokia agertu diote bake prozesuari.

Azterketa

Madrilek bere politika aldatzeko eta ETA erabat armagabetzeko zer egin behar den zehaztea da irtenbidea. Badira giltzarri diren alderdiak.

Proposamenak

Lehentasunezkoa da EAJk eta Sortuk harremana hastea, eta akordioa lortzea. HNTk ekarpena egin dezake.

Frantziako Gobernuari dei egiten diogu euskal presoak gerturatzen hasteko.

Euskal instituzio eta alderdiei elkarlanerako dei egiten diegu.

ETAri eskatzen diogu armagabetzeko ekimenarekin segi dezan, gobernuen zailtasunak dauden arren.

@HNTren txostena osorik, BERRIAren atarian —espainolez eta ingelesez dago—:

www.berria.eus
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.