Hiztegi Batua sareratu du Euskaltzaindiak, eta UZEIrekin eta Elizarekin akordioa egin

2013ko martxoaren 7a
00:00
Entzun
Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuaren azken bertsioa Interneten eskuragarri dago atzoz geroztik. Bi alditan taxutu dute hiztegi hori, 2000n eta 2010ean. Papereko azken bertsioan baino sarrera gehiago ditu, hala ere, sarean jarri dutenak: guztira 42.942 forma bildu dituzte, paperekoan baino 2.763 gehiago. Honako helbide honetan dago eskura: www.euskaltzaindia.net/hiztegibatua.

Bi hitzarmen egin ditu Euskaltzaindiak, gainera. UZEIrekin sinatu du bat, bost urterako. Euskararen corpusa eguneratzen, mantentzen, gizarteratzen eta erabiltzaileen beharretara egokitzen arituko dia elkarrekin lanean; hainbat lantalde ere sortuko dituzte. Beste ituna Bilboko, Donostiako eta Gasteizko elizbarrutiekin egin du Euskaltzaindiak; deituren idazkera finkatzeko helburuarekin, parrokietako liburuak iturri modura baliatuko ditu akademiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.