Euskara

Hizkuntza politika berrirako bide orria eztabaidatzen hasi da Kontseilua euskalgintzarekin

Euskara aise erabili ahal izatea izango luke helburu hizkuntza politika berri horrek, hau da, jardun sozial oro euskaraz erosotasunez eta bazterkeriarik gabe egin ahal izatea.

jarraia193504.jpg
Lander Muñagorri Garmendia.
2021eko otsailaren 11
13:20
Entzun

Gaur egungo egoeran hizkuntza politika «aurrerakoiagoak» behar direla eta, adostasun sozial zabalak lortzeko eztabaida abiatu berri du Kontseiluak. Izan ere, egin duten azterketaren arabera, euskal hiztunen eskubideek bermatu gabe diraute oraindik ere, eta hiztunen arteko desoreka eta desberdinkeria nabarmena da gaur egun. Horregatik uste dute hizkuntza politika berriak behar direla, eta horiek nolakoak izan beharko luketen eztabaidatzen hasi da bere bazkideekin. Hau da, euskalgintzako eragileekin.

Mintegiak egiten hasi ziren atzo, eta beste lau gehiago egingo dituzte aurrerantzean —gaur izango da bigarrena—. Bazkideen zein euskalgintzako beste eragileen ekarpenak eta atxikimenduak jasoko ditu Kontseiluak, «ahalik eta adostasunik zabalenean oinarritu dadin» proposamen berria.

Helburua oso argia da: euskara aise erabili ahal izatea. Hau da, eguneroko jardun sozial oro euskaraz egin ahal izatea erosotasunez eta bazterkeriarik gabe. Hori errealitate egiteko, lehen proposamenak bi ardatz ditu: erabilera erosoa bultzatzeko espazioak eta baldintzak sortzea, batetik, eta euskararen unibertsalizazioa lortzea, bestetik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.