Irudia. Iruñea
Hizkuntza Gutxituen Europako Gutuna aztergai
Europako Kontseiluaren aditu talde bat Iruñean izan zen atzo, Hizkuntza GutxituenEuropako Gutunean 2014-2016 epeari dagozkion helburuak betetzen diren ala ez aztertzeko. Hego Euskal Herriko erakundeek eta eragileek horren alde eginikoak azaldu zizkieten; besteak beste, Eusko Jaurlaritzako, Nafarroako Gobernuko —argazkian— eta hainbat gizarte taldetako ordezkariekin bildu ziren adituak. Espainiako Gobernuak iaz igorri zuen bere txostena. Bilerak amaituta, adituen taldeak berea bidalitako dio Europako Ministroen Kontseiluari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu