Martxoak 31 kolektiboan biltzen diren hizkuntza gutxituetako ordezkariekbabesa —«asilo kulturala»— eskatu diote Unescok Parisen duen ordezkaritzari. Kolektiboak deiturik, ehun pertsona baino gehiago elkarretaratu ziren Unescoren egoitza aitzinean atzo, Frantziak hizkuntza gutxituak hiltzen ditu. Unescori asilo kulturala eskatuko diogu banderatxoazutela eskuan. Lurralde ugaritako herri mugimenduak, hizkuntzen defendatzaileak eta hautetsiak elkartu ziren, eta eragile guztien artean adostutako testua irakurri zuten.
Eguerdian, Unescoko agintariak hizkuntza gutxituetako ordezkaritza zabala hartu zuen; karrikan irakurritako testua helarazi zion kolektiboak. Sylviane Allaux diputatuak, Frederique Espagnac senatariak eta Paxkal Indo Seaskako lehendakariak osatu zuten Unescok hartu zituen Ipar Euskal Herriko ordezkaritza. Katalunia, Bretainia, Korsika, Alsazia, Okzitania eta baita itsasoz haraindiko uharteetako ordezkariek ere parte hartu zuten bileran.
«Hipokrisia»
Frantziaren hipokrisia salatu zuten Parisen. Unescok mundu zabalean hizkuntza zein kultura gutxituekiko hartutako engaiamenduak eta egindako lana nabarmendu zuten Hizkuntza gutxietako ordezkariek. Unescok berak egindako txostenak ekarri zituzten gogora, eta azaldu zutendeus egiten ez bada mendea bukatu aitzin munduan dauden 6.000 hizkuntzetatik erdiak desagertuko direla. Hizkuntzen babeserako atlasa ez da aitzinatu Frantzian, eta haren agindupean dauden26 hizkuntza larri daude: hamahiru, arrisku gorrian; zortzi, arriskuan; eta bost, egoera txarrean. Euskara egoera txarrean dagoela dio Unescok, eta okzitaniera arrisku larrian dagoela.
Frantzia hizkuntza gutxituen eta eskubideen defendatzaile sutsua da nazioartean, baina, aldi berean, ukatu egiten ditu bere esku dauden gutxiengoak eta haien eskubideak, kolektiboaren esanetan. «Harrigarria bada ere, Frantziak inperio zaharrenen eredua atxikitzen du, zentralismoaren inguruan», erran zuten. Frantziak nazioarteko hainbat akordio sustatu ditu, hala nola Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala 1948an, Unescoren Kultur Aniztasunaren Adierazpena 2001ean, eta Kultur Ondarearen Atxikimendurako Hitzarmena2003an. «Hizkuntza ez da soilik ondare ez-materialaren elementu bat, horren muina baizik», adierazi zuen kolektiboak.
Salatu zuten Frantziak ez duela onartzen aniztasuna, berdintasunaren izenean, eta gutxiengo ororen eskubideak ukatzen dituela. «Nazioarteko hitzarmen guztien aurka jo ezean, Frantziak ezin du segitu erraten, haren konstituzioko 2. artikuluan dioen bezala, frantsesa dela Errepublikaren hizkuntza bakarra eta horrek osatzen duela haren nortasuna zein berezitasuna», azaldu zuen kolektiboak. Konstituziotik traba hori kendu eta aniztasuna aitortzeko eskaria egin zioten Frantziari. Horregatik, Frantziak onartzen ez dituen eskubideen defentsan eragitea eskatu zion kolektiboak Unescori.
Hizkuntza gutxituek babesa eskatu diote Unescori Parisen
Frantziak hiztunen eskubideak zapaltzen dituela salatu dute, eta hizkuntza gutxituak ez daudela demokrazia egoeranMartxoak 31 kolektiboko kideek salaketa nazioartera eramateko erabakia agertu dute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu