Hizkuntza eskubideei lotutako 261 kexa jaso zituen joan den urtean Elebidek, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Zerbitzuak. Kexa horietatik 108 Jaurlaritzak berak egindako urraketengatik izan ziren, 2009an baino %130 gehiago —orduan 47 izan ziren—. Salaketa gehienak administrazioarekin harremanak euskaraz izateko ezintasunagatik egin direla jakinarazi zuen, atzo, Lurdes Auzmendi Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordeak. 108 kexetatik hogei Osakidetzari lotuak daude, hamabost Justizia Sailari, hamalau Hezkuntza Sailari eta hamar Kultura Sailari.
Hamasei salaketa artxibatu egin zituen Elebidek, eta 38 azterketa fasean daude.
Hizkuntza eskubideekin lotutako 261 kexa jaso zituen Elebidek iaz
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu