Hizkuntza Aniztasuna Sustatzeko Sare Europarraren buru jarri dute Baztarrika
HELSINKI. NPLD Hizkuntza Aniztasuna Sustatzeko Sare Europarraren presidente aukeratu dute Patxi Baztarrika, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordea. Gobernuak jakinarazi du aho batez hautatu dutela. Europako Hizkuntza Aniztasunerako Bide Orria ezartzea eta lankidetza bultzatzea jarri ditu agintaldirako ildo nagusi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu