Hizkuntz politika aztertuko dute asteazkenean
XXI. menderako hizkuntza politikaz izeneko jardunaldiak egingo dituzte datorren asteazkenean, hilak 19, Eibarko Markeskoa jauregian (Gipuzkoa). Telesforo Monzon laborategiko Txillardegi Gogoeta Guneak, Jakinek eta Udako Euskal Unibertsitateak antolatu dute, eta atzo aurkeztu zuten Urko Aiartza Telesforo Monzon laborategiko zuzendariak, Lorea Agirre Jakinekoak eta Kepa Sarasola UEUkoak. 09:15etik 16:30era bitartean ariko dira; euskararen egoerari errepasoa egingo dio Asier Etxenikek, eta hizkuntz politiken beharraz mintzatuko da Paul Bilbao. Legee esparruaz ariko dira Iñigo Urrutia eta Eva Pons, eta tokiko politikari begiratuko diote Iraitz Lazkanok eta Celia Rubiok. Iker Salaberriak, Dabid Anautek eta Eneko Gorrik, berriz, hiru eremu administratiboetako hizkuntz politikak aztertuko dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu