Hizketan hasteko eskatu die ezker abertzaleak gobernuei

2012ko maiatzaren 17a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
ETAk Espainiako eta Frantziako gobernuekin elkarrizketak hasteko ordezkaritza izendatu duela esanez igorritako agiriaren ondoren, elkarrizketa horiei ekiteko eskatu zien atzo ezker abertzaleak bi gobernuei. Maribi Ugarte bozeramailearen arabera, mezu horren bidez, ETAk berretsi egin du «elkarrizketarako duen prestasuna». Horregatik, gobernuek «atzerapen gehiago gabe» elkarrizketei heldu beharko lieketela uste du Ugarteburuk. Bestalde, Rufi Etxeberriak herenegun gauean esan zuen konponbide prozesua «erabaki judizialen, atxiloketen eta eskubide urraketen gainetik» dagoela eta prozesu horren helburua «bakea eta normalizazio demokratikoa» lortzea dela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.