Hitz katedrari atxiki zaizkio Elhuyar, Ikerlan eta MasOrange

EHUren katedrak sektore publikoaren eta pribatuaren arteko lankidetza sustatu nahi du hizkuntza teknologiari aplikatutako adimen artifizialaren arloan sakondu eta «abangoardia teknologikoan» kokatzeko.

Ikerlanen laborategi bat, artxiboko irudi batean. MONIKA DEL VALLE / FOKU
Ikerlanen laborategi bat, artxiboko irudi batean. MONIKA DEL VALLE / FOKU
arantxa iraola
2024ko urriaren 22a
17:00
Entzun

EHU Euskal Herriko Unibertsitateak gaur egin du jakinarazpena: unibertsitatearen Hitz katedrara batu dira Elhuyar, Ikerlan eta MasOrange. Propio adimen artifizialaren eta hizkuntzaren teknologiaren arloan dihardu katedrak. Aitor Soroa zuzendariak nabarmendu du «programa anbiziotsua» dutela sektorean lidergoa sendotzeko eta «abangoardia teknologikoan» kokatzeko. Orain, atxiki diren entitateen bidez, indartuta jardun ahal izango dute egiteko horretan.

Izan ere, katedraren helburu nagusia teknologia horren «inpaktu positiboa» indartzea da, eta hainbat arlotan jada erabiltzen duten prestakuntza eskaintza aberastea. Sektore publikoaren eta pribatuaren arteko lankidetza sustatu nahi dute egiteko horretan.

Ikerlaneko Teknologia Digitalen eta Adimen Artifizialaren arloko zuzendari Josu Bilbaok aurreratu du katedraren bidez era izango dutela «gizarteari helarazteko» arloan duten ezagutza. Orain NLP zentroak lengoaia naturalaren prozesamenduetan ardazten du bere jarduna: Elhuyarrek sustatutako zentro bat da, eta bertako koordinatzaile Aitzol Astigarraga Pagoagak adierazi du katedraren «parte» izatea «oso garrantzitsua» dela: «Hizkuntzaren teknologien gainean ikertzen jarraitzeko eta soluzioak merkatuko beharretara egokitzeko». MasOrange enpresako Talentuaren zuzendari Elisa Peranek, berriz, nabarmendu du katedraren bidez «ikasleek zuzenean» lan egiteko era izango dutela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.