Gertaera ikusgarri bat izan da gaur goizean Donostian, Osasunaren kalean: 75 urteko gizonezko bat etxe bateko hirugarren solairutik zintzilik geratu da, patiora erortzear. Ertzain batek erreskatatu du, patioko hodietatik gora igo eta etxeko komunera sartuta, leihotik. Gizonezkoaren etxean ez zegoen inor.
Beste ertzain ere saiatu da igotzen baina, Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, lehen solairuan zela erori egin da; zauriak izan ditu poliziak.
Goizeko zortziak laurden gutxiak aldera izan da gertaera. Gizonezkoa Donostia Ospitalera eraman dute ondoren, buruan zauria zeukalako.
Gizartea
Hirugarren solairutik zintzilik geratu da 75 urteko gizonezko bat Donostian
Ertzain batek erreskatatu du, patioko hodietatik gora igota.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu