Gizon bat ospitaleratu dute, Muskizen piztutako sute batean zaurituta

Gizon horrez gain, beste bi pertsona ere artatu behar izan dituzte, kea arnasteagatik. Gauerdian piztu da sua, Acacias kaleko etxebizitza batean.

Bizkaiko suhiltzaileak, Muskizko etxebizitza batean piztutako sutean. BIZKAIKO SUHILTZAILEAK
Bizkaiko suhiltzaileak, Muskizko etxebizitza batean piztutako sutean. BIZKAIKO SUHILTZAILEAK
Ion Orzaiz.
2024ko urriaren 2a
09:15
Entzun

Bart, gauerdi aldera, sute bat piztu da Muskizen (Bizkaia), Acacias kaleko etxebizitza batean, eta hiru pertsona zauritu dira bertan. Bizkaiko suhiltzaileek X sare sozialean adierazi dutenez, erre den etxebizitzaren jabea dago larrien: Gurutzetako ospitalera eraman dute, erredurengatik eta keak eragindako intoxikazioagatik.

Larrialdi zerbitzuek abisua jaso ostean, Ertzaintza eta osasun zerbitzuak ere bertaratu dira, suhiltzaileekin batera. Han, etxebizitzaren jabea eta haren txakurra erreskatatu dituzte, eta tokian bertan artatu. Beste bi lagun ere lehen sorotsi behar izan dituzte, kea arnasteagatik, baina ez dituzte erietxeratu.

01:00 aldera itzali dute sutea baina, suhiltzaileek adierazi dutenez, garrek kalte material handiak eragin dituzte etxebizitzan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.