Nafarroako Probintzia Auzitegiak hiru urteko kartzela zigorra ezarri dio 24 urteko mutil bati, 15 urteko adingabe bati sexu erasoak egiteagatik; epaitegiak zehaztu du biktimak desgaitasun bat duela.
Zigorra fiskaltzak, akusazio partikularrak eta defentsak adostu dute. Kartzela zigorra betetzeaz gain, erasotzaileak 11.000 euro ordaindu beharko dizkio adingabeari; bestalde, 200 metroko urruntze agindua ezarri diote, eta bi urte eta sei hilabetez bete beharko du.