Hiru sute piztu dira gaur arratsaldean Ibardingo lepoaren inguruan; zehazki, Xoldokogaina aintziraren inguruan, Urruña eta Biriatu artean (Lapurdi). Suhiltzaileak suteak itzaltzeko lanetan ari dira; lau kamioi zisterna, droneak eta zenbait anbulantzia joan dira bertara.
Landarediak hartu du su, eta oraingoz ez die ez etxebizitzei ez aziendei eragin.
Hamar hektarea inguru kiskali dira oraino, eta sutea nahita piztutakoa izan daitekeela uste du Felipe Aramendi auzapezak, Euskadi Irratian adierazi duenez.