Pirinio Atlantikoko prefeturaren arabera, «ustezko» sexu eraso baten berri eman zuten atzo, Baionako besten irekitze egunean. Sud Ouest kazetaren arabera, sokorriek bere gain hartu zuten biktima.
Bertzalde, Itaia emakumeen antolakunde sozialistak «bi eraso fisiko matxista» izan zirela azpimarratu du. Aurten, Pannecau karrikan instalatu dute erasoen kontrako babesgunea. Gaueko bederatzietatik goizeko lauretara egin zuten txandan salatuak izan ziren biak.