Etxeratek gaur jakinarazi duenez, azken egunetan Espainiako Espetxe Erakundeetako Idazkaritza Nagusiak lau euskal preso lekualdatu ditu. Haietako hiru Euskal Herriratu egin dituzte, eta beste bat hurbildu.
Lau presoak beste hainbeste espetxetara mugitu dituzte. Txuma Altable Etxarte presoa Soriako espetxetik (Espainia) Iruñeko espetxera hurbildu dute; Aitor Olaizola Baseta Logroñoko espetxetik (Espainia) Zaballakora; eta Egoitz Coto Etxandia Barakaldoko presoa El Duesoko espetxetik (Santoña, Espainia) Basauriko espetxera.
Iurgi Garitagoitia Salegi presoa, berriz, Sotoko espetxetik (Madril) Logroñoko espetxera gerturatu dute.