Hiru pertsona hil dira auto istripu batean, Nafarroan

Ablitas parean izan da ezbeharra; beste bat larri zaurituta dago, Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez

2022ko martxoaren 2a
00:00
Entzun
ABLITAS. Hiru pertsona hil eta beste bat larri zauritu da auto istripu baten ondorioz, Ablitasen (Nafarroa). Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, ebeharra 17:10ean gertatu zen, atzo, AP-68 autobidean. Ibilgailu bat errepidetik atera, eta hormigoizko egitura batekin talka egin zuen. Gidaria —58 urteko andrea—, eta atzeko eserlekuetan zihoazen 26 eta 54 urteko bi gizonak hil dira. Gidariaren ondoan zihoan 54 urteko emakumea larri eramaten zuten ospitalera, helikoptero batean.

Bestalde, Frantziako jendarmeek 50 bat urteko gizon baten gorpua atzeman zuten astelehenean, Aspe ibarreko Labigouer mendian (Biarno). Baionakoa zen mendizalea, eta iragan igandetik desagertua zen. Jendarmeek jakinarazi dutenez, bakarrik joana zen oinez ibiltzera, eta eroriko hilgarria izan zuen, elurtegi batetik lerratuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.