Hiru pertsona artatu dituzte kea arnasteagatik Eibarren

Etxe bateko sukaldeak su hartu du, eta hiru eraikin hustu dituzte.

jakes goikoetxea
2025eko urtarrilaren 14a
18:00
Entzun

Eibarko (Gipuzkoa) Errekatxu auzoko etxe batek su hartu du eguerdian. Sukaldean sortu da sua, eta etxean zeuden bi emakume bertatik atera dituzte suhiltzaileek. Sua goiko solairuetara zabaldu da. Hiru pertsona eraman dituzte Mendaroko ospitalera, kea arnastegatik. 

12:10ean gertatu da sutea, laugarren solairuko etxe bateko sukaldean, eta keak bosgarren eta seigarren solairuei ere eragin die, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak zehaztu duenez. Laugarren solairuan bizi diren bi emakumeak etxeko balkoira atera dira, sugarretatik eta ketik ihesi. Balkoian babestu dira, keak sabaitik gora egiten zuen bitartean, suhiltzaileek erreskatatu arte. Aurrena anbulantzietan artatu dituzte, eta gero Mendaroko ospitalera eraman.

Etxetik aterarazitako bizilagunak etxera bueltatu dira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.