Hiru lagun erreskatatu dituzte Arraia-Maeztun, amildegi batetik erori ostean

Gazte bat eta bi adingabe dira; horietako bi Txagorritxuko ospitalera eraman behar izan dituzte.

Arabako suhiltzaileak Arraia-Maeztun, gaur goizaldean. ARABAKO SUHILTZAILEAK
Arabako suhiltzaileak Arraia-Maeztun, gaur goizaldean. ARABAKO SUHILTZAILEAK
2024ko abuztuaren 28a
10:55
Entzun

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, hiru lagun erreskatatu dituzte Arraia-Maeztun, Araban, hogei metroko amildegi batetik erori ostean. Ertzaintzak abisu bat jaso du 02:20 aldera, eta jakinarazi diote gazte batek eta bi adingabek ezbehar bat izan dutela Izkiko parke naturalean .

Suhiltzaileak eta Ertzaintzako Zaintza eta Erreskate Unitateko kideak bertaratu, eta hiru lagunak amildegitik atera dituzte. Hiru horietako bi —gaztea eta adingabeetako bat — Gasteizko Txagorritxu ospitalera eraman behar izan dituzte, zauriak sendatzera eta hezurren bat hautsia ote zuten ikustera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.