Hiru gizon atxilotu dituzte bortxa matxista egotzita

2023ko irailaren 19a
00:00
Entzun
TUTERA. Gizon bat atxilotu zuten igandean Tuteran (Nafarroa), bikotekideari arma zuri batekin erasotzea egotzita. 23 urteko emakumeak zauri bat du besoan, eta ospitalera eraman behar izan zuten. Ustezko erasotzailea Tuterako Foruzaingoan azaldu zen, atxilotu zezaten. Foruzaingoak erran duenez, SOS Nafarroak liskar baten berri eman zuen igandean, 08:00etan. Agenteak iritsi zirenean, emakumeak zauri bat zuela ikusi zuten; arma zuri batekin egindakoa zirudien. Ustezko erasotzailea ez zegoen bertan, baina 13:00ak aldera Foruzaingoarengana joan zen.

Bestalde, Gasteizko Udaltzaingoak bi gizon atxilotu ditu asteburuan indarkeria matxistarekin lotutako delituengatik. Alde batetik, 30 urteko gizonezko bat atxiki zuten larunbatean, Lakua-Arriaga auzoko ezkaratz batean bikotekide ohiari eraso egitea egotzita. Igandean, 26 urteko gizon bat atxilotu zuten, Emakumeen Kontrako Indarkeria Auzien Epaitegiak ezarritako urruntze agindua urratzeagatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.