Ertzaintzak bi mutil gazte atzeman zituen atzo Bilbon, Begoña auzoan, emakume bati sexu erasoa egin ziotelakoan. Berrehun euro lapurtu zizkioten, halaber, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak gaur esan duenez. 19 eta 20 urte dituzte atxilotuek, eta polizia aurrekariak dauzkate.
Atzo Plentzian beste gizon bat atxilotu zuen Ertzaintzak —37 urteko bat—, arrazoi bera egotzita. Ertzaintzak dio ustezko sexu erasoa iazko azaroan egin ziola, Getxon.